Dantzaren eragina depresioan
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Artolazabal Martinez, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Sarrera eta helburuak: Depresioa gure gizartean oso presente dagoen gaixotasun bat da. Azken urteotan depresioaren hazkundea eta eragiten dituen pertsonen kopurua ikusita hau tratatzeko beste era ez farmakologiko batzuk aztertzea eta baloratzea interesgarria da. Horregatik, lan honen helburua dantzak depresioan duen eragina aztertzea da, tratamendu konplementario bezala gomendagarria den ikusteko.
Metodologia: Dialnet, Pubmed eta Web of Science datu baseetan egin zen bilaketa bibliografikoa, “dance”, “movement therapy” eta “depression” hitzekin, eta “AND” eta “OR” operadore booleanoak erabiliz. Azkenik, 21 artikulu izan ziren hautatuak, zeinak guztiak ingelesez idatzita dauden.
Emaitzak: 21 artikulutatik 15ek emaitza esanguratsuak eta positiboak izan dituzte, hau da, dantza programak depresioan onurak eragiten dituela erakutsi dute.
Ondorioak: Aukeratutako bibliografiaren irakurketa eta analisia eta gero esan daiteke dantza depresioaren tratamendu ez-farmakologiko eta konplementario bezala gomendagarria dela, bai jarduera fisikoa delako eta baita dantzak espezifikoki dituen beste ezaugarri emozional batzuengatik ere. Hala ere, gaiaren inguruan ikerketa gehiago egitea oso interesgarria litzateke, zehaztu ahal izateko nolakoa izango litzatekeen depresiora zuzendutako dantza programa bat eta zer ezaugarri izan beharko lituzkeen. [EN] Introduction and objectives: Depression is a disease that is very present in our society, taking into account the increase in cases of depression and the number of people it affects, it is interesting to investigate different non-pharmacological treatments to treat it. Therefore, the aim of this review is to investigate the effects of dancing on depression, to assess whether it can be recommended as a complementary treatment. Methodology: Search of scientific articles was made in the databases Dialnet, Pubmed and Web of Science by searching with the words Dance, Movement therapy and Depression and the Boolean operators "AND" and "OR". Final selection consists of 21 articles, all of them written in English. Results: Out of 21 selected articles, 15 of them have shown significantly positive results, suggesting that dancing is beneficial for the treatment of depression. Conclusions: After reading and analyzing the selected bibliography, we can conclude that dance is recommended as a complementary and non-pharmacological treatment for depression. Given that it is a physical activity and that it has specific emotional factors that other activities do not have. That said, it would be very interesting to have more research on the subject, to be able to specify how it would have to be a dance program aimed at depression and what elements it would have to have.