Debako pertsona nagusien egoitza Jarduera Fisikoaren sustapenerako gunean bilakatzeko proiektu pilotoa
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Mancisidor Gastañaga, June
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteetan, bizi itxaropena nabarmen hasi da, honek, munduan inoiz baino pertsona nagusi gehiago egotera eraman du. Gradu amaierako lan honetan, pertsona nagusiaren azken urte hauetan jarri da fokoa, kalitatezko bizitza bat izateko helburuarekin. Horretarako, jarduera fisikoa suspertu behar da. Beraz, hau praktikan jartzeko, proiektu bat diseinatu dut. Proiektu hau fase ezberdinetan banatzen da. Laburbilduz, hasierako dibulgazio fase bat dago proiektua udalerriari ezagutarazteko. Ondoren interbentzio fase ezberdinak datoz. Hasieran, Debako Pertsona Nagusien Egoitzara joaten diren pertsonen bizi ohitura aktiboak suspertzeko estrategiak aktibatuko dira era progresibo batean. Eta proiektuaren azken fasean, pertsona hauei egoitzan bertan ariketa fisiko programa batean parte hartzeko aukera emango zaie ariketa fisikoarekiko atxikimendua indartu nahian.