Donostiako 18-65 urte bitarteko emakumeen aisialdiko jarduera fisikoa eta kirola: aztura, oztopo eta motibazioak
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Manjarres Orella, Ibon
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Donostiako emakumezkoek jarduera fisikoa egiteko dituzten motibazioak
eta arrazoiak edo ez egiteko oztopoak zeintzuk diren aurkituko dituzue. Horretarako, lehenik eta behin marko teorikoa zehaztu da, Hendersonen ikuskera eta Sallis eta kideen teoria sozio-ekologikoa azalduz. Horren ondoren, hiriguneetan bizi diren emakume helduen jarduera fisikoaren inguruko ikerketak aurkituko dituzue, non jarduera fisikoa egiteko dituzten oztopoak eta arrazoiak zeintzuk diren azaltzen den. Honen ostean Donostiako testuingurua deskribatu da, ikerketaren emaitzak ulertzeko lagungarri izango delakoan. Gero, ikerketa aurrera eramateko metodologia zein izan den zehaztu da. Hurrengo atalari dagokionez, ikerketan lortu diren emaitzak azaltzen dira, eta, horren ondoren, emaitzekin oso lotua dagoen eztabaida. Eztabaidaren ostean lan honetatik eratorritako ondorioak zeintzuk izan diren azaltzen da. Amaitzeko, lanean erabilitako ikerlanen erreferentziak eta informazio gehigarria jasotzen duten eranskinak aurkituko dituzue.
Hizkuntza: euskara.