Futbol talde profesional batean lesioak prebenitzeko termografiaren aplikazioa
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Arruti Iparraguirre, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Futbola mundu mailan populartasun haundiena duen kirola da eta honen exijentzia neuromuskular zein artikular altuek lesio intzidentiza handienetarikoa duen kirola bilakatzen du ere. Honek talde profesionalentzat arazo larri bat suposatzen du, jokalarien lesio kopuru eta baja egun luzeagoak, taldearen errendimenduaren jaitsierarekin eta kostu ekonomiko altuago batekin erlazionatuta daude. Honenbestez, futbol talde profesionalek haien lesio intzidentzia jaisten saiatu behar dira taldeari ahalik eta errendimendu altuena atera ahal izateko, honen aurrean aukera berri bat irekitzen da. Termografia infragorriak errendimenduan hiru helburu nagusi ditu, prebentzioa, diagnosia eta lesioen jarraipena. Lan honetan teknologia honek prebentzioaren arloan, talde profesional batean, duen aplikazioaz hitz egingo dugu. Horretarako termografiaz aparte ThermoHumanen softwarearen bidez zenbait jokalariren egoera termikoa aztertuko dugu; alarma maila guztiak aztertuz; 0, 1, 2 eta 3. Azkenik, beste adibide praktiko bat ikusiko dugu non termografiaren erabilerak lesio bat aurreikusi duen. Kasu guztiak aztertuta eta futbolean lesioen intzidentzia jaisteak duen garrantzia jakinda, termografia infragorriaren teknologia oso interesgarria dela esan dezakegu, beti ere beste baliabide eta tresna batzuekin batera landuz