Ikastetxea bizi ohitura aktiboak sustatzeko giltzarri
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Ibinaga Garitaonandia, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Bizi ohitura aktiboak landu eta sustatzearen garrantzia dela medio, lan honetan, ikastetxean bizi ohitura aktiboak sustatzeko proiektu bat diseinatu da. Honen helburua, ikas-komunitatearekin bizi ohitura aktiboak suspertzea eta hauekiko atxikimenduan laguntzea da, ikastetxe guztiaren inplikazioa lortuz. Hori horrela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 12-16 urte bitarteko gazteekin bizi ohitura aktiboak lantzeko proiektu baten proposamena da. Horretarako, Gorputz Hezkuntzako irakasle taldearen eta ikasleen arteko elkarlanaz baliatuta, ikasleek, irakasleek, ikastetxeko gainontzeko langileek eta familiek bizi ohitura aktiboak eskuratzeko estrategia ezberdinak diseinatu dira. Estrategia horiek, ikasgelan, jolastokian, ikastetxe eta lantokirako desplazamenduan, atsedenean eta egunerokotasunean burutzeko bideratu dira, besteak beste. Hortaz, bizi ohitura aktiboak sustatzea eta hauekiko ikas-komunitate osoaren atxikimendua lortzea goraipatzen da, ikasleak prozesuaren ardatz izanik.