Mendi lasterketak: barne logika eta entrenamendu printzipioak
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Imaz Ruiz de Eguino, Eki
Metadata
Show full item recordAbstract
Arabako lautadan jaiotako mutil bat naiz, eta hala ere, txikitatik izan dut mendiarekiko zaletasuna. Agurainen jaio nintzen, duela 21 urte, eta kirol jarduera ezberdinak egiten hasi nintzen txiki-txikitatik; taekwondo, euskal dantzak eta pilota hasieran, mendi lasterketetan aritzen naiz duela 7 urte ordea. Agurain mendiez inguraturiko herri txikia da, eta hasieratik gustatu izan zait irteerak egitea edo aita bere entrenamenduetan laguntzea. Hori dela eta, nerabea nintzenean egiten nituen kirolak utzi eta mendi lasterketekin jarri nintzen buru-belarri. Pasio bat dela esan daiteke, ez dut nire bizitza mendian korrikarik egin gabe imajinatzen, eta horregatik aukeratu dut jarduera hau nire gradu amaierako lana egiteko. Azken finean, nahiz eta mendian entrenatu edo kirol hau ezagutu, ez ditugu jarduera honen berezitasunak ezagutzen, eta hauetan sakontzen ahaleginduko naiz, mendi lasterketen barne eta kanpo logika hobeto ulertzeko asmoarekin. Lan honetan, batez ere, kirola inguratzen duten faktore eta aldagai ezberdinetan sakonduko da, bai eta hauen arteko harremanean ere (espazioa, iraupena, materiala, gainontzeko kirolariekiko harremana, teknika…). Modu honetan jarduera hobeto ulertuko da, eta osagai guztiak aztertu eta elkarlotuko dira. Gainera, lasterketa hauek izan duten bilakaera eta historiari buruz ere hitz egingo da, eta informazio iturri ezberdinetatik lortutako informazioa bateratuz, marko teoriko bat osatuko dut. Esandako moduan, mendi lasterketen sorreraren inguruan hitz egingo da, lehenengo lehiaketak nabarmenduz, bai eta instituzio eta federazioen sorrera ere. Horretaz aparte, kirol honek izandako bilakaeraren inguruan hitz egingo dut lan honetan, hasierako egoeratik gaur egungo fenomeno internazionalera. Nahiz eta aztertutako laburpenak errendimenduan eragina duten faktoreen inguruan hitz egin, beste faktore eta aldagaien inguruan ere hitz egingo da lan honetan, eta mendi lasterketak bere osotasunean aztertuko dira. Horretarako, atletismoko lasterketa ezberdinen inguruan egindako ikerketa ezberdinak hartu eta informazio horiek mendi lasterketetara aplikatuko dira, transferentzia eginez. Azken finen, nahiz eta ingurune ezberdinetan burututako kirolak izan, energia bideak, lasterketa ekonomia eta bestelako aldagaiak, lanean azalduko direnak, errepikatu egiten dira eta oso baliagarriak izango dira ikerketa hauetatik lortutako datuak. Hala ere, azken urteeran asko handitu dira kirol honen inguruko ikerketa espezifikoagoak, eta informazio iturri horietaz baliatuko naiz datuak bildu eta landu ahal izateko. Hau guztiarekin batera, oso interesgarriak izango dira ere gradu amaierako lan hau amaitu eta gero ateratako ondorio eta emaitza guztiak, egindako ikerketa lana bildu eta laburtuko dutelako, mendi lasterketak bere osotasunean definituz eta aspektu garrantzitsuenak azpimarratuz.