Trans* pertsonak kirola eta jarduera fisikoa egiteko dituzten oztopo eta motibazioak: hiru ahots hiru errealitate
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Otegi Álvarez, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Beste edozein arlotan bezala, trans* pertsonak kirol-jarduera fisiko munduan hainbat oztopo aurkitzen dituzte bizi estilo aktibo bat izateko nahia dutenean, hala eta guztiz ere kolektibo hau inguratzen duten hainbat faktore kirola eta jarduera fisikoa egitera bultzatzen dituzte. Ikerlan honen helburua, oztopo eta motibazio horiek identifikatzea da. Horretarako, hiru errealitate trans* entzun eta aztertu dira. Parte-hartzaileak, kirol-jarduera fisikoarekin harremana duten hiru mutil trans* izan dira, 18, 23 eta 24 urte dituztenak. Emaitzak 3 dimentsiotan sailkatu dira, faktore intrapertsonalak, faktore interpertsonalak eta testuinguruko faktoreak. Emaitzetan ikusi da faktore intrapertsonalak (gorputz itxura, hormonazio prozesua eta osasun egoera) oztopoak izan daitezkeela, baina aldi berean faktore motibatzaileak ere. Faktore interpertsonalei dagokionez, familia eta lagunak eta hauen babes soziala populazio hau aktiboa izateko paper garrantzitsua jokatzen dute, aldiz gainerako kirol agenteak oztopo edo motibazio bilakatu daitezke. Testuingurukoei erreparatuz, espazioak oztopo nagusienetariko bat dira, heziketa fisikoa aldiz, ez da izan esanguratsua helduaroko kirol-jarduera fisiko maila baldintzatzeko. Ikerlan honetatik ateratako ondorioa izan da, kirola eta jarduera fisikoa ezinbestekoak direla kolektibo honen osasun fisiko eta psikologikoa bultzatzeko, baina, kirol-jarduera fisikoan ematen den sexu-genero segregazioa eta honi lotutako arau sozialak, estereotipoak eta heteronormatibitatea trans* pertsonen kirol-jarduera fisiko maila oztopatzen dute. Kirola eta jarduera fisikoa trans* inklusiboa izateko oraindik ere eraldatu beharra dago.