Non-Coding Variants and Epitranscriptomics: A Functional Study of a Celiac Disease Associated Region
View/ Open
Date
2022-03-11Author
Olazagoitia Garmendia, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Eritasun Zeliakoa (EZ) genetikoki sentikorrak diren pertsonetan garatzen den gaixotasun autoimmunekonplexua da. Glutenak erantzun immunea eragiten die eta gaur egun dagoen tratamendu bakarra biziosorako glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitzea da. EZri lotutako sentikortasun genetikoa HLA geneekin eta HLAtik kanpoko hainbat eremu genomikorekin asoziaturik dagoela jakina den arren, haien ekarpena gaixotasunean oraindik ez dago guztiz deskribatua. Horrek zaildu egiten du beharrezkoak diren dietaz besteko tratamendu berrien garapena. Lan honetan XPO1en 5'UTRan kokatutako EZri lotutako nukleotido bakarreko polimorfismoaren (SNP) inplikazio funtzionala deskribatzen dugu zeliakoen hesteko epitelioan ezaugarri den hantura-ingurunean.Arrisku aleloak m6A metilazio handiagoa eragiten du XPO1en 5'UTRan, XPO1 proteina kopuru handiagoak eta ur-beherako NF-kB bidezko hantura eraginez. Gainera, glutenaren esposizioak m6A metilazio orokorra areagotzen duela erakutsi dugu gizakietan, baita in vitro eta in vivo ereduetan ere.Hala, EZ gaixoetan aktibatzen den m6A-XPO1-NF-kB bide berri bat deskribatu dugu, hurbilketa terapeutiko berriak garatzea bultzatu dezakeena.