Hebetic ioan gabe ene buruya: zenbait gogoeta buru hitzaren erabilera anaforikoen eta bihurkarien diakroniaz
View/ Open
Date
2020-06-30Author
Salaberri Izko, Iker
Metadata
Show full item record
Fontes Linguae Vasconum 130 : 445-469 (2020)
Abstract
Lan honetan euskarazko buru-egitura bihurkariaren sorrerak kanpoko eta barneko zergatiak dituela argudiatzen da: alde batetik, Erdi Aroko latinarekiko ukipenaren ondorioz sortu zela proposatzen da, errepikapen gramatikalizazioa delako mekanismoaren bidez. Hipotesi honen arabera, prozesuaren iturria Erdi Aroko latinean ediren daitezkeen caput hitzaren erabilera anaforikoetan eta bihurkarietan bilatu beharra dago. Bertze aldetik, buru hitzak zentzu berria hedapen semantikoaren ondorioz, hau da, metonimiaz garatu zuela iradokitzen da. Proposamen hauek euskararen historiarako eta berreraiketarako dituzketen ondorioak ere eztabaidatzen dira.