Ezeztapenaren hurrenkera euskal egitura perifrastikoetan: hurbilpen diakroniko-tipologikoa
View/ Open
Date
2018-06-30Author
Salaberri Izko, Iker
Metadata
Show full item record
Fontes Linguae Vasconum 125 : 55‒83 (2018)
Abstract
Lan honen helburua euskarazko ezezko perpausetako aditz nagusiak eta laguntzaileak historian zehar izan duten hurrenkera aztertzea da. Hizkuntzaren historiako hainbat testuren hitz-hurrenkerari begiratuz, aditz nagusia - ezezkoaren marka - aditz laguntzailea ordena (ikusi ez zuen modukoa) perpaus nagusietan desagertzen eta mendekoetan gordetzen dela erakusten da, eta, aldi berean, desberdintasun horri azalpen tipologikoa emateko saioa egiten da. Ezeztapenaren hurrenkerari eragiten dioten zenbait faktoreren inguruan ere (perpaus mota, euskalkia etab.) hausnarketa egiten da.