Haur eta gazteen kontrako sexu abusuen sekretua hausten. Profesionalentzako oinarrizko edukiak
Abstract
Haur eta nerabeen kontrako sexu-abusuen problematika gaurkotasun handiko gaia da munduan. Lau neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek biolentzia sexuala pairatu du, pairatzen ari da edota pairatuko du, kasu gehienetan 13 urte bete baino lehen (Pereda, 2016), eta eraso horien % 65-85 familiako edota inguru hurbileko pertsona batek burutzen ditu (Echeburúa eta Guerricaechevarría, 2015). Haurren kontrako sexu-abusuek ekar ditzaketen epe laburreko eta epe luzeko ondorioak larriak diren arren, gai honi buruz dauden ikerketak, informazioa eta formazioa eskasak dira gaur egun.