Survival analysis and classification study of software process improvement initiatives and their implications in small companies
View/ Open
Date
2020-04-07Author
Larrucea Uriarte, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
Softwareak funtsezko papera dauka negozio gehienetan. Hain zuzen ere, edozein negozioren abantaila lehiakorraren gako nagusietako bat dela esan daiteke. Software hori enpresa handi, ertain edo txikiek sor dezakete. Testuinguru horretan, erakunde mota horiek prozesuak hobetzeko ekimenak martxan jartzeko hautua egiten dute, merkatuan eskaintzen dituzten zerbitzuen edo azken produktuen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hortaz, ohikoa izaten da enpresa handi eta ertainek azken produktuen garapen-prozesuak zehaztea, are eredugarriak diren kalitate-ereduak erabiltzea, industriatik eratorritako jardunbide egokiekin. Izan ere, hobekuntza-ekimen bat aurrera eramaten laguntzeko erreferentziazko eredu eta estandar asko daude. Hortaz, erakundeek hainbat eredutako eskakizunak bete behar izaten dituzte aldi berean. Estandar horien barruan antzekoak diren praktika edo eskakizunak egon ohi dira (bikoiztasunak), edo neurri handiko erakundeentzat pentsatuta daudenak. Erakunde txikien esparruan, bikoiztasun horiek gainkostua eragiten dute ekimen hauetan. Horren ondorioz, erreferentziazko ereduekin loturiko prozesuak zehazteko orduan, burokrazia-lana handitu egiten da. Horrez gain, eredu hauen bikoiztasunak ezabatzera eta bere prozesuak hainbat arau aldi berean aintzat hartuta berraztertzera behartzen ditu. Egoera hori bereziki delikatua da 25 langiletik behera dituzten erakunde txikientzat, Very Small Entities (VSE) izenez ere ezagunak direnak. Erakunde mota hauek ahal duten modurik onenean erabiltzen dituzte haien baliabideak, eta, haien ikuspegitik, erreferentziazko eredu hauek gastu bat dira inbertsio bat baino gehiago. Hortaz, ez dute prozesuak hobetzeko ekimenik martxan jartzen. Ildo horretatik, erakunde horiei VSE-en beharretara egokituko zen eredu bat eskaintzeko sortu zen ISO/IEC 29110.ISO/IEC 29110 arauaren lehen edizioa 2011n sortu zen eta, ordutik, zenbait ikerketa-lan eta industria-esperientzia garatu dira testuinguru horren barruan. Batetik, ez dago VSE-ekin loturik dauden nahikoa industria-esperientzia, eta, beraz, ez da erraza jakitea zein den VSE-en portaera. 2011tik, ISO/IEC29110 arauarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratu dira, baina, orain arte, lan horien tipologia oso desberdina izan da. Horrenbestez, ezinbestekoa da lehen esperientzia hauek aztertu eta ezagutzea, egindako lehen lan horiek sailkatu ahal izateko. Bestetik, prozesuak hobetzeko ekimenek ez dute beti arrakastarik izaten, eta mota honetako ekimen baten iraupena zein izango den ere ez da gauza ziurra izaten. Hartara, ekimen hauek testuinguru hauetan daukaten biziraupen maila zein den aztertu behar da, bai eta VSE-etan prozesuak hobetzeko ekimenak garatu eta ezarri bitartean eman daitezkeen lan-ereduak identifikatzea ere. Azkenik, garatzen dituzten produktuen segurtasun-arloarekin kezka berezia izan ohi dute VSEk. Hortaz, segurtasun-alderdi nagusiak kudeatzeko mekanismoak ezarri behar izaten dituzte.Lehenik eta behin, lan honetan, ISO/IEC 29110 arauarekin loturiko artikuluen azterketa metodiko bat egin dugu, eta ikerketa-esparru nagusiak eta egindako lan mota garrantzitsuenak jaso ditugu. Bigarrenik, VSEk prozesuak hobetzeko martxan jarritako mota honetako ekimenen biziraupena aztertzeko marko bat proposatu dugu. Hirugarrenik, haien portaeraren ezaugarriak zehazteko, ekimen hauetan ematen diren ereduak identifikatzeko ikuspegia landu dugu. Laugarrenik, VSEn softwarearen garapenaren bizi-zikloan segurtasun-arloko alderdiak gehitzeko eta zor teknikoa kudeatzeko proposamena egin dugu.