Show simple item record

dc.contributor.advisorLersundi Ayestaran, Mikel
dc.contributor.authorOrbegozo Aguirrezabal, Ane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-22T10:33:01Z
dc.date.available2022-07-22T10:33:01Z
dc.date.issued2022-07-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56967
dc.description.abstract(EUS) Amagandiko edoskitzea (AE) haur jaioberria elikatzeko aukera osasuntsuena eta merkeena dela jakin arren, haur jaioberrien % 40 bakarrik elikatzen da ama-esneaz esklusiboki. Gaur egungo ebidentziaren arabera, edoskitzeak dakartzan onurak lortzeko indikatzaile garrantzitsuena haurraren lehen 6 hilabeteetan amagandiko edoskitzea soilik mantentzea da. Hala nola, Registered Nurses’ Association of Ontario (RNAO) elkarteak sortutako erizaintza-zainketen gidei esker, erizainen diziplina ebidentzia hoberenetan oinarritutako praktikak egitera bultzatzen duen proiektuaren partehartzaile da Mendaroko Ospitalea. Hori dela eta, bertan eskaintzen diren zainketak kalitate hoberenekoak izatea sustatzen da. Lan honen helburua da amagandiko edoskitzeari dagozkion zainketen kalitatea hobetzeko proiektu berritzailean parte hartzea, ebidentzian oinarritutako ezaguerei esker erizaintza eraldatzeko, ikerketa eta praktika uztartuz. Jarduerei dagokienez, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Mendaroko Ospitaleko BPSO (Best Practice Spotlight Organization) proiektuan hainbat oztopo nabari izan dira. Horien artean, erizaintzako ikasleek proiektuko partaidetzan eta beraien Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) garapenean zailtasunak izan dituzte eta lanaren berregituraketa egin da. Amagandiko edoskitzean lan egiten duten erizainen laguntzarekin batera, ikasleak lana planifikatu, eraldatu eta ikertu du, eta ondoren, bere ekarpen pertsonala eta hedapen materiala sortu ditu. Proiektuan parte hartzeak eta Mendaroko Ospitaleko ibilbidea ezagutzeak ikasleari irakaskuntza interesgarri ugari eskaini dizkio. Taldekideekin komunikazio ona mantentzea eta emaitzen erregistroak zehaztasunez egiteak duen garrantzia ikusi du. Gainera, egoera epidemiologiko berezia dela eta, egoerara egokitzen ikasi du eta etorkizunean sortu ahal zaizkion oztopoei aurre egiteko hainbat tresna lortu ditu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectamagandiko edoskitzeaes_ES
dc.subjectBPSO
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.titleAmagandiko edoskitzearen zainketa bikainen kultura sustatzen Mendaroko Ospitaleanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T10:47:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120874-831101-08
dc.identifier.gaurassign132260-831101


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record