Erditu osteko emakumeen gernu inkontinentzia ekiditeko metodoak
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Arruti Otaegui, Itsaso
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera. Gernu inkontinentzia gernuaren nahigabeko ihesa da. Hainbat inkontinentzia
mota daude eta horien artean, esfortzuzko gernu-inkontinentzia dago, haurdunaldian
zehar eta erditze ostean jasaten den gernu inkontinentzia ohikoena. Prebalentziari
dagokionez, prebalentzia asko aldatzen da hainbat faktoreren arabera. Gernu
inkontinentzia arazo sozial bezala kontsideratzen da arazo honek inpaktu sozial handia
eragiten duelako.
Helburua. Lanaren helburu nagusia erditze osteko emakumeen gernu inkontinentzia
ekiditeko metodoak zehaztea da.
Metodologia. Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa
egin da, PIO estruktura erabiliz. Bilaketa bibliografikoa datu-baseetan egin da, eta
hainbat web-orrialde eta beste iturri batzuetara jo da. Irakurketa kritikoari esker,
artikuluen ebaluazioa burutu da CASPe txantiloien bidez eta Haynes piramidearekin
dokumentuen ebidentzia maila ziurtatu da.
Emaitzak. Erditze osteko gernu inkontinentzia izateko hainbat arrisku faktore daude:
faktore obstetrikoak eta ez obstetrikoak (amaren adina, amaren GMI, diabetesa,
idorreria eta tabakismoa). Esfortzuzko gernu inkontinentzia ekiditeko hainbat metodo
daude (zoru pelbikoaren muskulatura indartzeko entrenamendua, hipopresiboak,
maskuriaren entrenamendua…). Hauek, etapa desberdinetan aplikatu daitezke:
haurdunaldia baino lehen, haurdunaldian zehar eta erditu ostean.
Eztabaida. Gernu inkontinentzia gizartean tabu denez, honekin apurtzea eta ikerketa
gehiago egitea beharrezkoa da. Honez gain, emakumeei informazio egokia, osasunhezkuntza programa bat egitea eta zoru pelbikoa lantzea onuragarria da.
Ondorioak. Erditu osteko gernu inkontinentzia izateko hainbat arrisku faktore daude eta
hauek kontuan izan behar dira emakume bakoitzari beharrezko arreta eta zainketak
emateko. Beraz, gernu inkontinentzia ekiditeko bai haurdun gelditu baino lehen, bai
haurdunaldian eta bai erditu eta gero ere esku hartu daiteke.