Erizainaren esku-hartzea paziente suizidaren aurrean
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Saizar Artola, Naroa
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Munduko Osasun Erakundeko (OME) datuen arabera urtean munduan 700.000
pertsonek egiten dute bere buruaz beste. Osasun publikoko arazoa da suizidioaren
fenomenoa eta argi dago erizainaren papera oso garrantzitsua dela kontuan izanik erizaina
maila asistentzial guztietan dagoen figura dela. Erizainak suizidioaren prebentzioa eta
honek beragan hartzen dituen zainketak emateko prest egon behar du.
Helburua: Suizidioaren arrisku, babes eta faktore bizkortzaileak deskribatu, arrisku
suizida duen pazientearen ebaluazioa zehaztu eta gaur egun suizidioaren aurrean dauden
erizaintza esku-hartze ezberdinak aztertzea, lehen arreta maila eta larrialdi mailan.
Metodologia: errebisio bibliografikoa burutu da PIO egituratik abiatuz, hainbat osasun
arloko datu-base erabili dira; Pubmed, Biblioteca Virtual en Salud (BVS), DialNet eta
CUIDEN. Bestalde, gaiaren inguruko hainbat web-orrialde kontsultatu dira: OME,
Fundación Española para la Prevención del Suicidio (FSME), Zero Suicide Institutoa,
Suicide Prevention Resource Center (SPRC) eta Osakidetza.
Emaitzak: Suizidioa prebenitzeko ezinbestekoa da suizidio-arriskuaren faktoreak
identifikatu eta arrisku horiek arintzea esku-hartzeen bidez. Gainera, arrisku suizida duen
pazientearen ebaluazioa egitea oso beharrezkoa da, horretarako bi tresna egonik: eskalen
erabilera eta elkarrizketa klinikoa. Lehen arreta mailako osasun profesionalak
suizidioaren arrisku maila baloratuko du (baxua, erdikoa eta altua) eta horren araberako
esku-hartzea eta deribazioa egingo da. Larrialditako unitatean, osasun profesionalak
erosotasuna eta lasaitasuna eskaini beharko dio pazienteari, bere segurtasuna ziurtatuz,
eta pazientea bakarrik ez utziz.
Eztabaida: Aztertutako literatura guztiak bat egiten du suizidioa osasun publikoko
arazoa denaren ideiarekin. Bestalde, beharrezkoa da arrisku-faktore tipikoez gain, gaur
egunerako zehatzagoak direnak aztertzea, batez ere gazteen artean. Aztertutako protokolo
eta gidetan suizidioaren ebaluaziorako eskalen erabileran eta deribazioetan kontraesanak
daude, baita arrisku-maila zehazteko garaian ere.
Ondorioak: Suizidioaren arrisku-faktore nagusia nahasmendu mental bat izatea eta
aurretiko saiakerak dira. Suizidioaren prebentzioa eta esku-hartzea egiteko beharrezkoa
da jarraibide bateratu bat egotea. Horretarako, Espainian ezinbestekoa da suizidioren
prebentziorako Plan Estrategiko Nazional bat sortzea