Kirol erizaintza espeleologia talde batekin elkarlanean: osasun-hezkuntza programa eta botikinaren diseinua
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Andueza Arin, Iara
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Espeleologia-ibilbideetako ingurune eta egoera latzek hainbat arrisku eta
lesio eragin ditzakete; hala nola, itotzeak, arnesaren sindromea, hipotermia, nekea eta
traumatismoak. Gainontzeko mendi kirolekin alderatuta, espeleologiako erreskateek
duten irisgarritasun eta komunikazio zailtasunengatik, osasun profesionalak biktima
hartatu arteko denbora-tartea zabala izaten da. Hori dela eta, istripuen ondorioak
arintzeko asmoarekin, espeleologoak ager daitezkeen ezbeharren aurrean eta
osasun-profesionalik ez dagoenean, nola jokatu behar duen jakiteko formakuntzaren
garrantzia azpimarratu da, horretarako botikina euren aldamenean eramanez.
Helburuak: Felix Ugarte Elkarteari espeleologiako lesioei aurre egiteko sorospen
ikastaro bat eman eta botikin espezifiko eramangarri bat diseinatzea.
Metodologia: Helburu guztiak bete eta ebidentzia zientifikoan oinarritua dagoen
informazioa biltzeko, bilaketa bibliografikoa gauzatu da Pubmed, Dialnet, Web of
Science eta BVS datu baseetan. Hortaz gain, informazio zabalagoaren bila hainbat
webgune eta liburu ere kontsultatu dira. Horrela, edukia kritikoki irakurri eta barneratzeeta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 10 artikulu, 4 liburu, 8 gidaliburu eta 2
web-orri hautatu dira.
Plangintza: EHUko erizaintza graduko laugarren mailako bi erizain ikasleek
espeleologiako lesioen prebentzioari eta tratamenduari buruzko bi proiektu batu eta bi
saio gidatu dituzte FUE elkartean. Horretarako, espeleologo taldea ezagutu eta euren
beharren araberako osasun-hezkuntza proiektua sortu dute. Azkenik, saioen azterketa
eta galdetegien bidez (pre-post), programaren egitura, prozesua eta emaitzak baloratu
dira.
Ekarpen pertsonala: FUEko kideei egindako osasun-hezkuntza programak izandako
eragina neurtzeko SPSS programa estatistikoko erlazionatutako laginetarako T student
proba parametrikoa erabili da. Horrela, egindako ikastaroko azpiatal ezberdinek
hobekuntza adierazgarria erakutsi ez duten arren, ikastaroa osotasunean
esanguratsua izan dela ikusi da, espeleologo eta osasun agenteen gogobetetzea
lortuz. Bestade, espeleologiak dakartzan egoera eta ingurugiro bereziak direla eta,
biktimen asistentzian, gai horretan adituak diren mediku eta erizainak egotea
funtsezkoa dela ikusi da. Aipatutako asistentzia paperaz gain, kirol erizainak
ikerketa-lan sutsua egin dezake ebidentzian oinarria duten prebentzio kanpainak
bideratu, eta osasun-hezkuntza bidez, komunitateak bere burua zaintzea sustatzeko.