Lehen sorospenak: LH 5-6. mailako ikasleentzako Osasun-Hezkuntza Programa
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Aranburu Curiel, Ainara
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Bihotz-Biriketako Gelditzea (BBG) bihotzaren aktibitate mekanikoaren edo/eta berezko arnasketaren bat-bateko etetea da. Gaur egun, ospitalez kanpoko BBG osasun publikoko arazo bilakatu da, heriotza eragile nagusienetarikoa baita mundu mailan. Heriotza ugari eragiteaz gain, beste hainbat ondorio kaltegarri ere ekar ditzake, besteak beste, lesio neurologikoak, ondorio psikologikoak (esate baterako, antsietatea, depresioa eta TOEN), ekonomikoak eta sozio-familiarrak. Lekukoek Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) gauzatuz gero bizirauteko aukerak bikoiztu edota laukoiztu egin daitezkeela frogatu da, baina zoritxarrez lekukoen interbentzio-tasa oso baxua da. Horregatik, BBGen biziraupen-tasa hobetzeko ezinbestekoa da populazioari lehen sorospenak gauzatzen irakastea, eskoletatik hasiz. Horrez gain, BBGen tasa murrizteko, garrantzitsua da BBG sortzaileak izan daitezkeen egoerei aurre egiteko lehen sorospenak ere irakastea.
Helburua: Udarregi ikastolako LH 5-6. mailako ikasleei lehen sorospenak irakasteko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea.
Metodologia: Proiektu hau jorratu ahal izateko gaiaren inguruko bilaketa bibliografikoa gauzatu da datu-base desberdinetan, hala nola, PubMed, BVS eta Dialnet. Horrez gain, web-orri desberdinak eta liburu bat ere erabili dira.
Plangintza: Xede-taldeak lehen sorospenen inguruko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak eskuratzeko metodologia eta teknika desberdinak erabiltzen dituzten 4 saioz osatutako Osasun-Hezkuntza Programa bat proposatu da. Bestalde, ezarritako helburuak lortu diren aztertzeko zenbait ebaluazio tresna sortu dira.
Ekarpen pertsonala: Hezkuntza politikak aldatu behar direla uste da, eskoletan lehen sorospenak derrigorrezko irakasgai bihurtuz; gaur egun Euskal Herrian eta Espainian utopia hutsa dena.
Hitz gakoak: haur, eskola, lehen sorospenak, Bihotz-Biriketako Bizkortzea, osasun-hezkuntza.