Mastektomia burututako bularreko minbizia duten emakumeen bizi-kalitatean, ariketa fisikoa barne hartzen duten erizain-zainketen eragina
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Egaña Vicuña, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Bularreko minbizia, emakumeetan ematen den minbizien artean ohikoena da, munduan zehar dauden emakumeen heriotza-tasa handienaren arrazoia izanik. 2020an 2,2 milioi kasu baino gehiago eman ziren munduan zehar, Espainian, besteak beste 34.088 kasu berri diagnostikatu ziren. Mastektomia tratamenduaren parte izateak, kirurgia ondoren emakumearen bizi-kalitatean eragin nabarmena du, honen beherakada ekarriz.
Helburua: Lan honen helburu orokorra da mastektomia burututako bularreko minbizia duten emakumeen bizi-kalitatean, ariketa fisikoa barne hartzen duten erizaintza-zainketek duten eragina aztertzea.
Metodología: Ezarritako helburu desberdinak garatzeko, errebisio narratiboa erabili da, dagokion PIO egitura aplikatuz datu-base bakoitzean (Pubmed, BVS, Dialnet eta Cochrane). Informazio gehiago lortu ahal izateko, hainbat web-orri kontsultatu dira.
Emaitzak: Emakume hauen bizi-kalitateari dagokionez, ariketa fisikoa estrategia bezala erabiltzeak emaitza esanguratsuak lortu ditu, hala nola, arlo fisiko nahiz afektiboaren beherakadan. Ariketa fisiko mota desberdinak daude. Horrez gain, ariketa fisikoa barne hartzen dituzten zainketetan, erizainaren papera garrantzia handikoa da.
Eztabaida: Hainbat dira mastektomia burututako emakumeen bizi-kalitatean ariketa fisikoa barne hartzen dituzten erizaintza-zainketen inguruan sortu diren eztabaidak. Onuren mantenurako, ariketa fisikoarekiko atxikipena bermatzea garrantzitsua litzateke paziente hauetan.
Ondorioak: Bizi-kalitatearen beherakada ekiditeko, ariketa fisikoa lantzen jarraitzea gomendatzen da, arlo fisikoa indartzeaz gainera, arlo psikologiko eta soziala salbu mantentzeaz arduratzen da. Onura hauek etorkizunean mantendu ahal izateko, erizainaren laguntzarekin batera, garrantzitsua izango da pazienteak tratamenduarekiko atxikipena eta egokitutako entrenamendua betetzea.