Zahar-egoitzetako erabiltzaileei bakardade sentimendua prebenitu edo murrizteko eman beharreko erizaintza-zainketak
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Azcue Velázquez, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Bakardadeak intzidentzia handiena 65 urtetik gorakoetan du. Egungo gizartea
zahartzen doa eta gero eta gehiago dira zahar-egoitzetan dauden adinekoak. Gaur
egun, oraindik, zailtasunak daude bakardadea sistematikoki antzeman eta prebenitzeko.
Horregatik, beharrezkoak dira bakardadea arindu edo prebenitzeko, zahar-egoitza
batean erizainek burutu ditzaketen esku-hartzeak zehaztea.
Helburuak: Errebisio bibliografikoa burutzeko, helburu nagusi bat eta bi helburu zehatz
finkatu dira. Helburu nagusia, zahar-egoitzetako erizainek, bakardadea prebenitu edo
murrizteko asmotan, eskaini beharreko erizaintza-zainketak zehaztea da, pazientearen
ongizatea hobetzeko. Helburu zehatzak, berriz, bakardadea azaleratzeko erizainak
erabil ditzakeen tresna batzuk azaltzea, bakardadea definitzea, motak adieraztea eta
arrisku faktore zein ondorioak identifikatzea dira.
Metodologia: Lehenik, ikerketa-galdera egin da eta PIO egitura burutu da DeCS eta
MeSH descriptoreak zehaztuta. Gerora, hainbat datu-basetan (Pubmed, Trip Data Base,
Cochrane, Dialnet eta Cuiden Plus), metabiltzaile batean (BVS) eta bi erakundetako
web-orritan bilaketak eginez, berrikuspen sistematikoa osatu da. Guztira, 40 artikulu eta
bi erakundetako web-orri (INE eta NANDA-I) erabili dira.
Emaitzak: Bakardadea egoera subjetiboa da, mota ezberdinetakoa izan daitekeena eta
ondorio larriak eragin ditzakeena. Zahar-egoitzetan, erizainak egoiliarrekin zuzeneko
tratua duenez, hau detektatu eta prebenitzeko figura garrantzitsua da. Bakardadea
detektatzeko, hainbat eskala erabil daitezke, hala nola, UCLA, dJGLS, ESTE II…
Bestalde, prebentziorako hainbat esku-hartze garatzea bakardadeari aurrre egiteko
eraginkorrak direla ikusi da; sozializazioa errazteko esku-hartzeak, hainbat terapia
psikologiko, animaliekin loturiko esku-hartzeak, adiskidetasun berriak sortzeko eskuhartzeak eta jarduera soziokulturalak burutzea, besteak beste.
Eztabaida: Aztertutako ikerlanetan oinarrituz, hainbat adostasun eta desadostasun
topatu dira. Desadostasunetan esanguratsuenak esku-hartzeetan izanik. Desadostasun
hauek, erabilitako ikerketa metodoa ezberdina izan delako dela suposatu da. Horrez
gain, zahar-egoitzetan NANDA-I- sailkapena erabili eta erizaintza-diagnostiko bat
erabiltzea proposatu da, bakardadearen aurrean eskeintzen diren esku-hartzeak
bateratuak izan daitezen.
Ondorioak: Beharrezkoa da zahar-egoitzetako osasun-profesionalek lan tekinikoa
egiteaz gain, sentimenduei arreta ipintzea eta bakardadea bezalako sentimentuak
prebenitu edo arintze aldera esku-hartzeak burutzea. Erizainek burututako detekzioak
eta esku-hartzeak bakardadea murrizteko eraginkorrak direla ikusi da. Horretarako
pertsonal nahikoa izatea ezinbestekoa da.