Etxebizitza eta logela turistikoak arautzen duen legedia eta hainbat zalantzazko kasu bere eremu aplikagarrian, 2030 Agendako jasangarritasun ikuspuntutik
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Campo Maestro, Miren Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
2007tik aurrera, hein handi batean higiezin eta eraikuntza krisiak eraginda,
ekonomia kolaboratiboaren markoan P2P negozio berriak sortu ziren. Horien artean
daude, hain zuzen, Gradu Amaierako Lan honetan landuko diren etxebizitza eta logela
turistikoak. Negozio eredu berriaren agerpenak eragin zuzena izan du herritarrengan.
Batzuek negozio bat zabaltzeko aukera ikusi dute; beste batzuek, aldiz, arautu gabe
zegoen sektore berri baten ondorio negatiboak pairatu dituzte haien etxeetan. Hasierako
erregulazio eza eta ondoren ezarritako arau multzoa ez dira lagungarriak izan erabiltzaile,
jabe eta bizilagunen arteko oreka puntua topatzeko.