Baliabide eta instalazio hidraulikoen kudeaketa: test motako galdera teorikoak, Ingeniaritza Zibileko Gradua
Abstract
[EU]Liburu honetan Baliabide eta Instalazio Hidraulikoen Kudeaketa ikasgaiari dagozkion teoria-galderak jaso dira, euskara-gaztelania formatu elebidunean. Aipaturiko ikasgaiak 12 kreditu ditu, 120 eskola-ordu, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen den Ingeniaritza Zibileko hirugarren mailan dago txertatua. Liburuak 2020. urtean argitaratu zen Baliabide eta instalazio hidraulikoen kudeaketa. Ariketa ebatziak. Ingeniaritza Zibileko Gradua liburua osatzen du, orduan ariketa ebatziak argitaratu baitziren. Liburu honetan ikasgaiko gai nagusien laburpena egiten da, horiek lantzeko test motako galderen bidez. Test galderek hiru erantzun posible dituzte, baina horietatik bakarra da zuzena; erantzun zuzenak kapitulu bakoitzaren bukaeran ematen dira. Ikasgaiaren gai banaketa eta lantzen diren kontzeptuak kontuan harturik, test galderak hiru ataletan banatu dira: baliabideen kudeaketa, obra hidraulikoak, eta zentral hidroelektrikoak. Denera 250 test galdera inguru dira, aipaturiko hiru atal eta 23 kapitulutan banatuak. Hala, Ingeniaritza Zibileko Graduaren ikasleentzako lagungarri izatea du helburu liburuak, aipaturiko ariketa liburuarekin batera. [ES]Este libro recoge preguntas teóricas de la asignatura Gestión de Recursos e Instalaciones Hidráulicas, en un formato bilingüe euskara-castellano. La citada asignatura consta de 12 créditos, 120 horas lectivas, que se imparte en la Escuela de Ingeniería de Bilbao. La asignatura está integrada en el tercer curso del Grado en Ingeniería Civil. El libro complementa al publicado en el año 2020, “Baliabide eta instalazio hidraulikoen kudeaketa. Ariketa ebatziak. Ingeniaritza Zibileko Gradua”, en el cual se publicaron ejercicios resueltos. En el presente libro se hace un resumen de las principales materias de la asignatura mediante preguntas tipo test. Las preguntas test tienen tres respuestas posibles, pero sólo una correcta; las respuestas correctas se adjuntan al final de cada capítulo. Teniendo en cuenta la distribución temática de la asignatura y los conceptos que se trabajan, las preguntas tipo test se dividen en tres bloques: gestión de recursos, obras hidráulicas y centrales hidroeléctricas. En total son unas 250 preguntas test, divididas en tres bloques mencionados y 23 capítulos.