Osasun-administrazioaren ondare-erantzukizuna
View/ Open
Date
2022-06-10Author
Álvarez Bengoechea, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Gradu Amaierako Lan honek Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari buruz jardungo du, eta, zehazkiago, erantzukizun hori osasun-arloan aplikatzeari buruz. Horretarako ondare-erantzukizunaren figura aztertuko da modu orokor batean, ondoren osasun-administrazioaren ondare-erantzukizuna subjektibizatzeko teorien garapen doktrinalean eta jurisprudentzialean zentratzeko. Horrela, lan honetan aztertuko dira lex artis-a, baimen informatua, aukera-galeraren teoria eta neurri gabeko kaltearen teoria. Azkenik, teoria horiek aztertuta, osasun-administrazioak pandemia-garaian izandako jarduketaren ondoriozko ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioak nola ebatziko diren ikertuko da, kontuan izanik COVID-19 dela-eta kasu askotan osasun-zerbitzuak alde batera utzi zirela.