Erabilera turistikoko etxebizitzak: eraentza juridikoa eta zenbait problematika
View/ Open
Date
2022-06-10Author
Zubiria Vázquez, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Turismoak gorakada edukitzen ari duen honetan, hainbat dira bisitariek gaua igarotzeko baliatzen dituzten bideak. Besteak beste, badira hotelak, apartamentu turistikoak, pentsioak, ostatuak, aterpetxeak… eta erabilera turistikoko etxebizitzak. Lanak izango ditu ardatz azken horiek. Izan ere, gori gorian dagoen eta gatazkatsua den gaia dugu Erabilera Turistikoko Etxebizitzena (aurrerantzean, ETE), non talka egiten duten interes mota askok, hala nola, eskubideek, lehiak, araugintzak, eskumenak… Hori dela-eta, lanak xede izango du, Zuzenbide Graduko Gradu Amaierako Lana izaki, aferaren inguruko analisi juridikoa egitea, eraentza juridikoa aztertuz eta gaiaren inguruan sor litezkeen gatazkak identifikatuz eta, dagokionean, ebatziz.