Behin-behineko neurri zibilen garrantzia genero indarkerian: erabateko babesa daukate?
View/ Open
Date
2022-12-09Author
Morato Herrera, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Jakin badakigu, azken urteotan emakumeen aurkako indarkeria pil-pilean dagoen gai bat dela eta emakumea
soilik izateagatik pairatzen den indarkeria gero eta anitzagoa dela eta pisu handiagoa duela gure gizartean.
Horrenbestez, Gradu Amaierako Lan honen helburua da arlo zibilaren ikuspuntutik genero indarkeriaren
biktimen babesa nolakoa den aztertzea, izan ere, emakumea zein bere kargura dauden adingabeak erabat
babesturik egoteko neurri penalez gain, neurri zibilak kontuan hartu behar dira. Horretarako, “genero
indarkeria” kontzeptuaren inguruan sortutako zalantzak argitu dira eta jarraian, kasu erreal batetik abiatuz,
zigor prozesuan zehar hartu daitezkeen kautelazko neurrien artean, Babes Agindua aztertu da. Zehazki, Babes
Aginduaren bidez, “bigarren mailako biktimizazioa” saihestea lortu daitekeen heinean, orden jurisdikzional
penalaren eta zibilaren arteko koordinazioaren eta zigor prozeduran hartutako neurri zibilen gainean azterketa
juridikoa egin.