Bitasun juridikoa Bilboko hiribilduan zabaltze prozesuan (1860-1959)
View/ Open
Date
2022-12-12Author
Sanz Melguizo, Sergio
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Lan honen helburua Bizkaiko berezko dualismo juridikoa aztertzea da, Bilboko hiribilduan batez ere, Abando eta Begoñako elizateen anexioari dagokionez. Probintzia honetan, bi legedi lurralde berean elkar bizi ziren, izan ere, lur lauan, Bizkaiko Foru Berria aplikatzen zen; eta jaurerriaren hiribilduetan, berriz, Gaztelako Zuzenbidea erabiltzen zen, "Cartas pueblas" eta Alcalako Ordenamendua ezarri zuen iturrien lehentasun ordena zirela eta. Azterlan honetan, nire zeregina bi Zuzenbide horiek praktikan elkarrekin bizi ziren garai historiko eztabaidagarri batean aztertzea izango da (XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran). Garai hartan, Espainiako Kode Zibila argitaratzeko saiakerak eta, horren ondorioz, Bizkaiko Zuzenbide pribatuaren Apendizea egiteko lanak eman ziren. Gainera, kontuan izan behar da Espainian uniformismo juridikoaren momentuan kokatzen dela, eta foruei zenbait zailtasun azaldu zitzaizkien garai hartan. Beraz, egoera hori Bilbok izendatutako auzo horiek anexionatu zituen garaian nola eman zen erakutsiko dut.