COVID-19ak espainiar merkatuan izandako eragin makroekonomikoa
View/ Open
Date
2022-12-14Author
Olarreta Sainz-Maza, Zelai
Metadata
Show full item recordAbstract
Koronabirusaren pandemiak inoiz ez bezalako egoeran jarri du gure ekonomia, maila globalean kalte estrukturalak ekarriz. Espainiako ekonomiaren zenbait ezaugarrik, hala nola, produkzio-sarea eusten duten zerbitzu eta turismo sektoreak, enpresen batez besteko tamaina txikiak eta enpleguaren behin-behinekotasun handiak, pandemia honen aurrean beste herrialde batzuk baino ahulagoa egiten dute. Egoera honek, nazioartean koordinatutako berehalako politika ekonomiko sendoak eskatzen ditu, betiere Gobernuak hartutako osasun-neurrien ondoren enplegua eta ekonomia-jarduera berreskuratu arte. Erabilitako politika makroekonomikoen helburua krisiak erasandako etxeen eta enpresen errenta-galera leuntzea izateaz gain, aldi baterako ezarritako neurriek denboran zehar ondorio iraunkorrak ez eragitea izan da. Egoera honetan, COVID-19aren momenturik gogorrenetan politika fiskalak zeregin garrantzisuena izan duen arren, moneta politikak ere gogor jardun du, eragile ekonomikoei finantzaketa- eta likidezia-baldintza egokiak bermatzeko. Etorkizunera begira, ekonomia indarberritzeko eta boteretsuagoa izateko Europar Batasunak plan desberdinen bidez banatutako funtsez baliatu behar da. Errekurtso horiek osotasunean aprobetxatzeko proiekten bidez, produktibitatea bultzatuko duen aurrerapen teknologikoetan inbertitzea bilatu beharko du.