Gizarte ekonomia eraldatzailea, ekonomia feminista eta ekonomia ekologikoa egungo sistema ekonomikoaren alternatiba gisa
View/ Open
Date
2022-12-14Author
Abrisketa Díaz, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan ekonomia eta enpresa fakultatean lantzen ez diren hiru ekonomia eredu alternatibo landuko dira. Ekonomiaren ikuspuntu heterodoxo honetatik abiatuz, sistema kapitalistari aurre egingo dion proposamen integral bat planteatzea da helburu nagusia. Honetarako, egun bizi dugun erreprodukzio-krisiaren testuingurutik abiatuko gara, genero ikuspegia eta ikuspegi ekologikoa analisi honetan barneratuz. Ondoren, hiru eredu ekonomiko alternatiboen banakako lanketa egingo da, eta bertan hauen ezaugarri nagusiak eta proposatzen dituzten neurriak ezagutuko ditugu. Behin analisi hau eginda, ekonomia solidarioaren printzipioen analisi bat egingo da, betiere genero ikuspegia eta ikuspegi ekologikoa barneratuz. Era honetan, eredu ekonomiko integral bat lortzea da gure helburua, eta aurretik landutako hiru ereduak uztartu egiten direla frogatu. Azkenik, lan honen ondorio nagusiak aipatuko dira, sistema ekonomiko alternatibo hau martxan jartzeko erronka nagusiak barneratuz.