Indarkeria matxistak: prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea. Euskal Administrazio Publikoko langileentzako prestakuntza plana. Azken txostena
Abstract
2020ko abenduan, hitzarmen bat sinatu zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) artean. Hitzarmen horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitatearen esku utzi zen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntza-estrategia bat diseinatu eta garatzea, bai eta haur eta nerabeen aurkako sexu-abusuak prebenitu eta artatzea ere. Enkargu horren arrazoia 2020ko Aurrekontuen Legea da, arlo horretako langile publikoen prestakuntzarako partida espezifiko bat jasotzen baitzuen. Eusko Legebiltzarrak, beraz, IVAPi helarazi zion zeregin hori, ulertu baitzuen hura gauzatzeak barnean hartzen zuela indarkeria matxisten eta haurren aurkako sexu-abusuen arloko bi prestakuntza plan diseinatzea eta garatzea.
Txostena hiru ataletan egituratuta dago: testuinguru orokorra, emaitza globalak eta ondorioak, eta horietan laburbilduta jasotzen dira planaren ezaugarri orokorrak. Ondoren, eranskinen atal batean, hezkidetzari buruzko ikastaroaren eta genero-indarkeriari buruzko ikastaroaren ezaugarriak zehazten dira. Azken ikastaro hori bitan banatzen da: oinarrizko modulua eta espezializaziomodulua, bai eta horien emaitza bereiziak ere, lehen zatian garatutako azterketa osatzeko eta sakontzeko aukera ematen dutenak.