Portugaleteko Karmengo Ama Mari ikastetxearen modelizazioa
View/ Open
Date
2023-02-07Author
Angulo Carazo, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Portugaletek eraikin historiko eta enblematiko handiak ditu, hiribilduari xarma eta balio handia ematen diotenak, eta Sotera de la Mier kaleko
Karmengo Andre Mariaren Ikastetxea horietako bat da. Eraikin hau XIX. mendearen amaieran eraiki zen, eta historian zehar hainbat aldaketa eta
birmoldaketa izan ditu, hala ere, gaur egun eraikinak zutik jarraitzen du.
2012an eskola izateari utzi eta 8 urtez egon zen abonatuta. Denbora horren ostean, Portugaleteko gazteek eraikina okupatu zuten, Sastraka Gaztetxea
izeneko proiektu sozial berri bat hasteko.
Lan honetan, CYPECAD programa erabiliz, eraikinaren modelizazioa egingo da, analisi estrukturala egiteko. Horrela, eraikinari buruzko informazio
gehiago izaten eta eraikinaren funtzionamendua ulertzen lagunduko duten emaitzak lortuko dira. Horrez gain, etorkizunean alternatiba ezberdinak
planteatzen eta eraikina birgaitzeko, hobetzeko eta handitzeko aukerarik onena aukeratzen lagunduko du.