Boletín 3. Buletina
View/ Open
Date
2021Author
Zubiri Esnaola, Harkaitz
Ugalde Lujambio, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean.
Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da.
Horretarako, lehenik eta behin, Harkaitz Zubirik ikastetxeetan indarkeriari aurre egiteko martxan jartzen den edozein ekimenen oinarrian ebidentzia zientifikoak egoteak duen garrantziaz arituko da, ebidentzia hauen edukiak gure eskura jarriz.
Bigarrenik, Elkar Hezi ikastetxeko Martin Jauregialzo, Leire Arietaleanizbeaskoa eta Juankar Olaetak indarkeriari 0 urtetik aurre egiteko beraien ikastetxean abian jarri dituzten ekimenak eta hauek sutengatzen dituen testuingurua zein den azalduko digute.
Eta azkenik, Leire Ugaldek, Bigarren Hezkuntzan aurrera eraman den eta emaitza oso onak lortu dituen MEMO4LOVE ikerketa proiektuaren berri emango digu. GANDERE Taldeak, lagungarriak izan daitezkeen baliabide eta ikerketak identifikatu, sustatu eta hedatu nahi ditu hezkuntza testuinguru desberdinetan: eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean.
Hirugarren buletin honek “0 indarkeria 0 urtetik” du izenburu eta bere helburua eskola eremuan ematen diren jazarpen eta indarkerien oinarrian dauden sustraiak azaleratzea izateaz gain, hauei 0 urtetik hasita eskola eremuan nola aurre egin diezaiokegun aurkeztea da.
Horretarako, lehenik eta behin, Harkaitz Zubirik ikastetxeetan indarkeriari aurre egiteko martxan jartzen den edozein ekimenen oinarrian ebidentzia zientifikoak egoteak duen garrantziaz arituko da, ebidentzia hauen edukiak gure eskura jarriz.
Bigarrenik, Elkar Hezi ikastetxeko Martin Jauregialzo, Leire Arietaleanizbeaskoa eta Juankar Olaetak indarkeriari 0 urtetik aurre egiteko beraien ikastetxean abian jarri dituzten ekimenak eta hauek sutengatzen dituen testuingurua zein den azalduko digute.
Eta azkenik, Leire Ugaldek, Bigarren Hezkuntzan aurrera eraman den eta emaitza oso onak lortu dituen MEMO4LOVE ikerketa proiektuaren berri emango digu.