Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa.
View/ Open
Date
2023-02-17Author
Iurrebaso Biteri, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Izenburuak adierazten duen bezala, euskararen egoera soziala eta bilakaera aztertzeko tresna metodologiko egokiak sortzea izan da tesi honen iparrorratza. Gure ahalegina paradigma positibistaren tradizioan kokatu da bete-betean. Eta hortik ekarpen bat egin izan nahi diogu demolinguistikaren diziplinatik hizkuntza gutxituei buruzko soziolinguistikaren lan-eremuari. Zehatzago esanda, tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da. Saiakera horretan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik (Zentsuak, Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketak eta Inkesta Soziolinguistikoak) adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu da. Eta hainbat adierazletan gauzatu ditugu aukera horiek: 137 adierazle berri definitu eta sortu ditugu, 61 adierazle zentsuetatik, 5 adierazle HEKNtik eta 71 ISLtik. Ondoren, adierazle horien emaitzetan oinarrituta, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren irakurketa egin da atal enpirikoan.