Neonatologia unitateko minaren kontrol ez-farmakologikoa aztertzen: berrikuspen bibliografikoa
View/ Open
Date
2023-02-24Author
Salazar Arregui, Haizea
Metadata
Show full item recordAbstract
Zainketa obstetriko eta neonatalen aurrerapenei esker,
garaiz aurreko jaioberrien biziraupena handitzea lortu egin da, baita zainketa intentsiboak behar
dituzten jaioberriena ere. OME-ren arabera, munduan urtero 15 milioi jaioberri jaiotzen dira garaiz
aurrekoak direnak, hau da, 37 aste edo gutxiagoko gestazio adina daukatenak. Hauek,
neonatologiako unitatean ingresatuko dira eta bertan estresagarriak eta mingarriak diren zainketa
eta tratamendu anitz pairatuko dituzte, haien garapenean efektu negatiboak izango dituztenak.
Izan ere, unitate honetan ingresatutako jaioberri batek egunean batez beste 10 prozedura
mingarri pairatuko ditu. Hala nola, zain barnetik edo zilbor-hestetik kateterrak txertatzea, orpoko
ziztadak, zunda nasogastrikoa ipintzea... Jaioberri goiztiarrak sentikorragoak dira estimulu
mingarriekiko eta minaren atalasea baxuago daukate beste jaioberriekin konparatuz, ondorioz,
pairatuko duten min errepikatu eta iraunkor horrek, epe laburrerako eta luzerako ondorio
kaltegarriak ekarriko dizkie. Horregatik, erizainek minaren prebentzioari, ebaluazioari eta
maneiuari buruz daukaten ezagutza maila erabakigarria da, jaioberriek ezin dezaketelako mina
daukatela hitzez adierazi. Beraz, beharrezkoa da garaiz aurreko jaioberrien minaren maneiu
egoki bat egitea teknika ez-farmakologikoen bitartez.