Telemedikuntza eta fibrosi kistikoa, etorkizunera bidean!
View/ Open
Date
2023-02-24Author
Arenzana Colom, Arrate
Metadata
Show full item recordAbstract
Fibrosi kistikoa (FK) sendabiderik gabeko herentzia autosomiko errezesiboko gaixotasun genetiko ohikoena da kaukasikoen artean. Gaitzaren aurkezpen klasikoak arnas sistemari eta sistema gastrointestinalari eragiten dioten arren, eragin multisistemikoa duen gaixotasuna da. Alderdi guzti horiek prebenitzeko eta tratatzeko erregimen terapeutiko konplexuak eta denbora asko kontsumitzen dutenak ezartzen dira, oztopo garrantzitsua izan daitekeena erregimenarekiko atxikipena mantentzeko orduan. Ondorioz, urteak aurrera joan ahala pazienteenganako arreta hobetzeko estrategia desberdinak garatzen joan dira, horien artean, gaur egungo gizarteari gehien egokitzen zaionetako bat, telemedikuntza. Beraz, telemedikuntza zerbitzuak FK duten pazienteen atxikipena hobetzeko eta etxeko monitorizazioa egiteko aukera on batean bihurtu daitezke.