Adinduen egoitzetan disfagia eta honek sortutako desnutrizioa detektatzeko protokolo baten diseinua
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Mahugo Barrena, Maite
Metadata
Show full item recordAbstract
Disfagia, irensteko zailtasun gisa definitzen da. Sintoma honek adierazten du elikadura boloa ez dela gai ahotik urdailera normaltasunez igarotzeko. Disfagiaren prebalentzia Espainian %2 eta %16 artean kokatzen da. Adindunen egoitzetan disfagia eta honek sortzen duen desnutrizioa diagnostikatzeko protokolo baten diseinua egin da lan honetan, zeinak fase desberdinak dituen. Lehenengo egoiliarraren historia klinikoa behatu behar da eta arrisku faktoreren bat badu, edo disfagiaren susmoa badago, azterketa fisiko bat egingo zaio. Azterketa fisikoaren ondoren EAT-10 galdetegia egingo da. Azterketa fisikoak edo EAT-10 positibo ematen badute, MECV-V metodoa burutuko da segurtasunaren edo eraginkortasunaren alterazioak dauden ikusteko. Azkeneko metodo honek positibo ematen badu proba osagarriak egingo dira osasun etxe edo ospitale batean. Behin disfagia diagnostikatuta, sintoma hau pairatzen dutenen artean desnutrizio kribajeak egingo dira. Eta desnutrizio arriskua edo desnutrizioa dutenen artean ebaluazio nutrizional oso bat egingo da. Azkenean, tratamendu nutrizional egoki bat ezarriko da diagnostikatutako kasu bakoitzerako. Kontuan izan behar dira elikagaiaren ehundura eta ahoratzen den bolumena, hartzen diren kaloriak nahikoak izatea, pazienteak duen gorputzaren jarrera egokia izatea… Horretarako azpimarratzen da diziplina anitzeko talde baten beharra.