Armeriaeuscadiensis eta Txilardi Lehor Europarra (4030): kontserbazio-egoera faboragarria bultzatzeko plana Matxitxakoko lurmuturrean
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Egaña Gangoiti, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Matxitxakoko lurmuturra, Gaztelugatxeko Biotopoa eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren
artean kokatzen da, baina ez du inolako babes figurarik, gune horretan Armeria
euscadiensis espezie endemikoa eta intereseko habitata den Txilardi Lehor Europarra
agertzen badira ere. Biotopoaren deklarazio dokumentuan, eremua izendatzeko Armeria
euscadiensis landare endemikoa hartu zen kontuan, baina izatez, ez da Biotopoaren
barruan kokatzen. Horrez gain, legeek, Gaztelugatxeko Kontzerbazio Bereziko Eremuak
zein Armeria euscadiensis-ek kudeaketa plana behar dutela diote; hala ere, lehenengoak
berritu gabeko plana du eta bigarrenak izan ere ez du.
Matxitxakoko lurmuturrean Armeria euscadiensis espeziearen 287 multzo daudela ikusi, eta
gehiago daudela ondorioztatu da. Bestalde, azterketa eremuko Txilardi Lehor Europarraren
egoera aztertuz gero, horren kontserbazioa faboratu beharrean Armeria euscadiensis-i
lehentasuna ematea egokiagoa litzatekeela ikusi da.
Lan honetan, Matxitxakoko lurmuturrerako Armeria euscadiensis eta Txilardi Lehor
Europarrarentzat kudeaketa plan proposamena egin da.