Dermatitis atopikoa haurretan: gaur egungo tratamendu topikoak eta garapen bidean dauden tratamendu berriak
Date
2023-02-28Author
Sudupe Zulaika, Sara
Metadata
Show full item recordAbstract
Dermatitis atopikoa mundu mailan 230 milioi pertsonek pairatzen duten gaixotasuna izanik eta Euskadi mailan gutxi gorabehera 22000 kasu egonik, kontuan hartu beharreko gaixotasuna kontsidera daiteke. Gaur egungo datuak kontuan izanik, urteak igaro ahala gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen kopurua handitzen doala ikusi da eta gorakada hau batez ere haurretan oso nabarmena izaten ari da, munduko haurren % 5-20 inguruk gaixotasun hau pairatzen baitute. Gainera, kasu gehienak (% 60 inguru) urte bateko adinarekin hasten dira. Horrez gain, patogenia konplexua duen gaixotasuna da eta gaur egun oso ohikoak diren gaixotasunekin (estresa, asma….) erlazio zuzena duela ikusi da. Haurrei erreparatuz, dermatitis atopikoa duten haurren portzentai handi batek jatorri alergikoko gaixotasunak pairatzeko sentikortasun handiagoa dutela frogatu da. GrAL honetan gaur egun haurrentzat dauden tratamendu topikoak aztertuko ditugu. Tratamendu hauen eraginkortasuna mugatua denez, ezinbestekoa da tratamendu berriei buruz ikertzen jarraitzea pazientearentzat eragin onuragarriagoak dituzten osagai ezberdinak aurkitzeko asmoz. Gaixotasun honen jatorria sistema immunearekin erlazionatuta dagoenez, tratamendu berri hauen barnean sistema immunearekin erlazionatutako tratamenduei buruz sakonduko dugu baita terapia zelularrari buruz ere.