Egoitza zentroetan bizi diren adineko pertsonen libragarrien preskripzio farmakologikoa eta honen ondoriozko kostua
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Indo Vázquez, Elene
Metadata
Show full item recordAbstract
Helburua: Idorreria, bost heldutik batek pairatzen duen sindrome geriatrikoa da eta
egoitza zentroetan bizi diren % 50-75ek pairatzen dute. Egoitza zentroetan bizi diren
adineko pertsonen libragarrien preskripzioaren prebalentzia eta hauen erabilera
bultzatzen duten faktoreak ezagutzea izan da helburu nagusia. Bestalde, finantziatu
gabeko medikamentuak direla jakinik, egoiliarrei dakarzkien ondorio ekonomikoak
ebaluatzea izan da beste helburua.
Garapena: Matia Fundazioko egoitza zentroetako unitate gerontologiko eta
psikogeriatrikoetan behaketazko ikerketa multizentriko transbertsala egin zen. 2022ko
martxoaren 21ean, egoiliarren datu soziodemografikoak zein klinikoak bildu,
preskribaturiko libragarrien erabilera ebaluatu eta egoiliar bakoitzari hilero zekarkion kostu
ekonomikoa estimatu zen.
Munduko Osasun Erakundearen ATC sailkapenaren arabera egoiliarrek preskribatuta
zituzten medikamentuak aztertu ziren. Libragarrien preskripzioaren prebalentzia %
56,14koa izan zen eta hauek hartzen zituztenen artean osmotikoak (A06AD) izan ziren
erabilienak % 95,73ko maiztasunarekin.
Emakumeetan eta egoera kognitibo (GDS: Narriadura Orokorraren Eskala ≥6) zein
funtzional (Barthel Indizea ≤35) okerragoan zeuden pertsonetan libragarriak hartu beharra
arruntagoa dela ikusi zen.
Idorreria eragin dezaketen medikamentuen preskripzioa ikertu zen eta antipsikotikoak
(N05A) eta beste antidepresiboak (N06AX) libragarri gehiago erabiltzearekin erlazionatu
ziren. Norbanako baten preskripzioan idorreria eragin dezaketen medikamentu jakin
batzuk metatzeak ere (≥2 medikamentu) erlazioa duela ikusi zen.
Azkenik, paziente bakoitzaren libragarrien erabilerari loturiko hilabeteko batezbesteko
kostua 12,38€-koa zela kalkulatu zen, hilean gutxieneko errenta jasotzen duten pertsonen
norberaren aukerako gastuetarako duten diruaren % 13,54a.
Ondorioak: Libragarriak egoitza zentroetan bizi diren pertsonen artean maiztasun
handiarekin preskribatzen diren farmakoak dira eta hainbat ezaugarri soziodemografiko
zein farmako erabilerekin erlazionatu dira. Horrenbestez, zenbait pertsonen egoera
ekonomikoa zaurgarria dela ikusita, libragarriak medikamentu finantziatuen barne sartzea
funtsezko neurria dela erakutsi da.