Gizonezkoentzako antisorgailuen garapena
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Arribas Lángara, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Egun emakumezkoentzako aukera antisorgailu anitz aurkitu daitezke, horien artean asko hormonalak dira eta eraginkortasun oso ona duten arren, erabilgarritasuna mugatzen duten albo-ondorioak dituzte. Gizonezkoen kasuan, euren ugalkortasuna kontrolatzeko bi metodo antisorgailu dituzte aukeran: kondoia edo basektomia, eta hauen artean kondoia da etorkizunean seme-alabak izateko aukera bermatzen duen bakarra. Basektomiaren itzulgarritasuna ez baitago guztiz bermatuta. Eskaintza murritz hau zabaltzeko eta eskuragarri dauden metodoak asetzen ez dituzten familia plangintza beharrak asetzeko helburuarekin 1970ko harmakadatik antisorgailu maskulino berriak garatzeko aurrera pausuak eman dira. Bide honetan metodo hormonalak izan dira bultzada handien jaso dutenak. Baina hauen segurtasunaren zein onarpenaren inguruko zalantzek garapena galgatu eta merkaturatutako prestakinik ez egotea eragin dute. Metodo ez hormonalen kasuan garapena atzeratuago dagoen arren, dagoeneko aditzera emandako itu espezifiko posibleen aniztasunak oreka hormonalaren gain eraginik izan ez dezakeen antisorgailu maskulino bat garatzeko aukera zabalik uzten dute eta hauen artean eraginkortasun entseguetara heldu den polimero oklusibo batek, etorkizunean merkaturatua izateko ezaugarri aproposak ditu.