Emakumea Euskal Herriko Gerra Zibilean eta lehen Frankismoan
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Sarasua Egurrola, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa lan honen helburua historiako garai zehatz bat genero ikuspuntu batetik
ulertzea da, nolabait arkeologia feminista bat eginez. Honetarako, esan bezala garai
kronologiko zehatz batean mugatuko gara, Gerra Zibilean eta lehen Frankismoan,
zuzenki. Honi dagokionez, badakigu bibliografikoki oso gai jorratua dela, azken
urteetan ere arkeologiaren esparruan sekulako indarra hartuz. Era berean, bistan da
arazo bat dagoela, gizarteko sektore bat itzalpean mantentzea, emakumea hain zuzen
ere, eta generoaren arkeologia bat eginez hau argitara ematea izango da lan honen
ezaugarri garrantzitsuena. Honetarako, lurralde jakin batean zentratuko gara, Euskal
lurraldeetan hain zuzen ere, bereziki Bizkaian, eta jarraiki, Gipuzkoan. Bistan da hau
aukeratzearen arrazoi nagusienetako bat gertutasuna dela, baina aldi berean, batez ere
Bizkaia denbora gehiagoz zonalde errepublikarrean mantentzeak elkarte politiko eta
kartzela gehiago izatea ahalbidetu du.
Lehengo hariari jarraituz, lanaren beste helburu garrantzitsu bat ere gaur egungo
memoria ikertzea izango da, plazaratzen diren elkarte, gune… ezberdin oro nola
mantendu eta gogoratzen diren ikuskatuz. Oro har, gune eta elkarte hauek politikan eta
errepresioan zentratuko dira lan osoan zehar, izan ere, badakigu emakumeek elkarte
politiko propioak izango zituztela, eta hauen eta beste hainbat ezaugarri ezberdinen
harira sekulako errepresioa jasango zutela. Horrenbestez, gizarteko hiru talde eta lau
kartzela azalduz indartzen da lanaren mamia. Alde batetik, errepublikarrak, faxistak eta
Euskal nazionalistak aurkezten dira, beraien egunerokotasun, ideologia eta politikako
ezaugarriak ezberdinduz, izan ere, honek errepresioan eragina izango du. Beste aldetik,
aurkezten diren lau kartzelak ikusiz, hala nola, Orue-ko txaleta, Durangoko kartzela,
Zornotzako kartzela eta Saturraraneko kartzela, garbiago eta gertutasun batekin frogatu
ahal izan dut emandako errepresioaren inguruko informazioa, adibide espezifikoak
baitira. Hitz gutxitan esateko, emakumea guztiz zapalduta egon da urteetan zehar eta
noski, gaur egun ere, memoria historikoan sekulako hutsunea nabarmentzen da. Jarraian
plazaratutako lanarekin hau ahal den neurrian aldatzen saiatzea eta nola ez, salatzea
izango dira abiapuntuak, ulertaraziz arkeologia feminista bat beharrezkoa dela historia
bere osotasunean ulertzeko, eta zapalduei beharrezko atentzioa emateko.