Giovanna Garzoniren “Piante Varie”: ilustrazioa eta zientziaren artea(n)
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Benito Blanco, Olaia
Metadata
Show full item recordAbstract
XVII. mendeko Giovanna Garzoni artista italiarraren Piante Varie kuaderno
botanikoaren azterketarekin batera ilustrazioaren nondik norakoak aztertzen
dituen Gradu Amaierako Lana da “Giovanna Garzoniren Piante Varie: illustrazioa eta
zientziaren artea(n)”. Bertan, ilustratzaile profesional zein ikerlari adituen iritziak
kontuan izanik, ilustrazioaren inguruko eztabaidari erreparatu eta honi arte
kategoria aitortzearen aldeko argudioak mahaigaineratzen dira. Batzuek
komunikaziorako tresna bisual gisa kontsideratzearen alde egiten duten arren,
zenbait adituk artea dela defendatzen dute, zentzu praktikotik haratago
posizionatuz eta ilustratzailearen sormena, estiloa eta gaitasun artistikoa
defendatuz. Beraz, ilustrazio botanikoaren kasuan, zientifioki objektiboa izan behar
duenez ilustrazioaren subjektibitatea aldarrikatu eta artistaren estiloa marrazkian
inprimatzen dela argudiatzen dute. Ondoren, kuaderno botanikoaren azterketa
lanaren helburu nagusia izanik horretara hurbiltzeko asmoaz, ilustrazio botanikoan
sakonduko dut, metodologia feministatik hastapenak eta testuingurua aztertuz.
Iraultza zientifikoan jazotako aldaketak aztertu eta batez ere emakumeei nolako
rola asumitzea exijitu edo ukatu zitzaien azalduko da. Testuinguru horretan,
ilustrazio botanikoa disziplina feminizatua izatearen arrazoiak eta eragileak
mahaigaineratuko dira, generoen hierarkizazioak eta ilustrazio botanikoaren
inguruko ikuspegiak emakumeentzat eginiko disziplina bezala definitu baitzuen.
Emakumeek zientzian eta ilustrazio botanikoan izandako papera aztertzearekin
batera eta kuaderno botanikoaren azterketa artistikoa bere testuinguruan kokatu
asmoz, Giovanna Garzoniren biografiaren nondik norakoak aztertuko ditut,
artistaren produkzioa eta ibilbidearen berri emanaz. Jarraian, kuaderno
botanikoaren azterketa artistikoa burutuko dut. Horretarako, azterketa artistikoa
are aberatsagoa izan dadin, botanikan eta zientzian adituak diren zenbait pertsonen
iritziak hartu ditut kontutan. Lanaren murrizketak direla medio, kuaderno
botanikoa 50 ilustraziok osatzen badute ere adierazgarrienak baino ez dira zehatz
aztertuko, azterketa artistikorako eraginkorrenak edo interesgarrienak zirelako.
Modu horretan, ilustrazio botanikoa eta ilustrazioa bera artea bezala irakurri
aztertu daitekela erakutsi nahi dut.
Zenbait ondorio eta hausnarketek emango diote amaiera lan honi. Ilustratzaile
profesionalen iritziak kontuan izanik ordura arte garatutako puntu guztiak
berrikusi eta sintesian azalduko dira, ildo narratiboaren puntu komunarekin
amaituz.