Turismoaren pertzepzioa eta erantzun soziala Donostian
View/ Open
Date
2023-04-18Author
Alberdi Martínez, Ivan
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Ondorengo txostenean nire Gradu Amaierako Lanaren edukia azalduko dut. Lan
hau turismoaren pertzepzioaz eta erantzun sozialari buruzkoa da. Honetarako, azken
urteetan egondako erantzun sozialen bilakaera eta azterketa egingo da, turismoaren
pertzepzioan eta batez ere Donostian oinarrituz.
Lan honetan, lehenik, turismo hitzak dakartzan definizio eta aukera ezberdinen
azalpen bat jasoko da, zer den eta bere xehetasunak ongi ulertzeko. Ondoren, turismoak
gure inguruan duen eragina eta gizartean sorrarazi dituen aldaketekin jarraituko da,
aspektu zabal guztiak kontutan hartuz. Puntuetako bat analisi kualitatiboa izango da.
Elkarrizketak eginez, Donostiako erantzun sozialean eragile nagusiak ulertzeko eta nondik
norako guztiak jakiteko balioko du, horrela emaitzarik garbienak lortuz. Honek guztiak,
Donostiako herritarrek turismoaren gain duten pertzepzioarekin alderatzeko balioko digu.
Honetarako, analisi kuantitatiboa egingo da, EHU-ko IKD egitasmotik lorturiko inkesta
baten erabileraz. Emaitza horien analisia egingo da, horrela hauek aurkitzen diren erantzun
sozialekin bat datozen edo ez jakiteko, era estatistiko eta objektiboago bat lortuz.
Emaitzen analisia egin ondoren, erantzunen eta emaitzen antzekotasunak eta
ezberdintasunen konparaketa egingo da ondorio zehatzak atera ahal izateko. Horrela,
amaieran, turismoaren gain eta honen etorkizunaren gain aldaketaren bat egitea
beharrezkoa den informazio baliagarria eskuratuz. [EN] n the following report I will explain the content of my Final Degree Project. This
work is about the perception and social response of tourism. To this end, the evolution
and analysis of the social responses in recent years will be carried out, based on the
perception of tourism and especially in San Sebastián.
This work will first include an explanation of the different definitions and
possibilities involved in the word tourism, in order to better understand what it is and its
details. Then we will continue with the impact of tourism on our environment and the
changes it has brought about in society, taking into account all the broad aspects. One of
the points will be qualitative analysis. By conducting interviews, it will be possible to
understand the main factors in the social response in Donostia-San Sebastián and to know
where they are going, in order to obtain the clearest results. All this will allow us to
compare the perception of the citizens of San Sebastián with tourism. To this end, a
quantitative analysis will be carried out using a survey obtained from the UPV / EHU's
IKD project. An analysis of these results will be carried out in order to determine whether
or not they correspond to the social responses found, in a more statistical and objective
way.After the analysis of the results, the similarities and differences in the answers and
results will be compared in order to draw specific conclusions. Thus, in the end, we will
be able to know by gaining useful information if some changes are needed about tourism
and its future