Sedentarioak diren pertsona nagusiak aktiboak bilakatzeko proiektu gidatua eta mailakatua
View/ Open
Date
2023-04-21Author
Arreche Latienda, María
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun gero eta pertsona nagusi gehiago daude, eta 2050erako bizi-itxaropena hamar urte handituko dela aurreikusten da. Zahartzaroak, endekapen garrantzitsuak dakartza gorputzeko sistema ezberdinetan eta jarduera fisikoa egiteak, gainpisu eta obesidadea, kolesterol altua, diabetesa, bihotzeko arazoak, osteoporosia eta presio arterial altua hobetzen ditu besteak beste.
Nahiz eta jarduera fisikoak pertsona nagusiengan dituen onurak jakin, oraindik pertsona nagusi sedentarioen kopurua oso altua da. Gainera, Covid-19aren pandemian bizitako konfinamenduak pertsonen arteko harreman eza eta distantzia soziala derrigortu zuenez, pertsona nagusi askoren isolamendua areagotu zen, bizi kalitatearen endekapena areagotuz. Hori dela eta, lan honetan Iruñeako Arrotxapea auzoko pertsona nagusi sedentarioei bideratutako proiektu pilotu bat aurkezten da. Proiektu pilotu honen helburua, Iruñeako Arrotxapea auzoko pertsona nagusiei instalakuntza publikoetan eskeintzen den ariketa fisiko programa egoki batean parte hartzen laguntzea da, bizi ohitura osasuntsuak lortuz. Laguntza hau, progresiboa, egokitua eta indibidualizatua izango da. Proiektu piloto honek bost fase ezberdin izango ditu. Lehenengo fasea, proiektuaren dibulgazioa izango da, bigarrena, etxean burutuko den ariketa fisiko programa indibidualizatua, hirugarrena, aire librean burutuko den ariketa fisiko programa gidatua, laugarren fasea instalakuntza publikoetan burutuko den ariketa fisiko gidatua eta lagundua, eta azkenekoa, era autonomoan burutuko den ariketa fisikoa.