Fisioterapia publizitatearen eta intrusismo profesionalaren arteko harremana
View/ Open
Date
2023-06-19Author
Bengoetxea Erriondo, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Fisioterapia disfuntzio somatikoen ondorioz afektatutako pertsonei edota osasun maila egoki bat mantendu nahi duten pertsonei baliabide fisikoen erabilerari esker, sendatu, prebenitu, errekuperatu eta moldatzea lortzen den metodo, aktuazio eta tekniken
multzoari deritzo. Honen barnean, beste hainbat espezialitate edota modalitate daude, hala nola osteopatia, kiropraktika eta kiromasajea. 44/2003 legeak dioen bezala, ez dira osasun lanbide kontsideratzen eta beraz, hauen jarduera aurrera eramateko bestelako titulazio baten beharra nahitaezkoa da. Besteak beste esandako jardueren bat burutzen bada erregulatutako titulaziorik gabe, intrusismoa burutzen egongo litzateke. Ez hori bakarrik, gainera fisioterapia titulurik gabe osteopatia, kiropraktika edota horrelako jarduerak burutzen dituztenek publizitatea egiten dute, askotan administrazioak baimenduta. Lan honen helburua lege hutsuneak identifikatzea eta publizitate arloaren
egoera aztertzea izan da. Horretarako inkestak bilatu, Euskadi mailako osasun publizitateak bilatu, Elkargoarekin kontaktuan jarri eta informazio orokorraren bilaketa egin da.