Hileroko zikloaren eragina belauneko aurreko lotailu gurutzatuko laxotasunean
View/ Open
Date
2023-06-19Author
Gil Basterrechea, Jugatx
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: Azken urteetako ikerketen arabera, emakumeek aurreko lotailu gurutzatuko (ALG) lesioa pairatzeko duten aukera 2-8 aldiz handiagoa da gizonezkoekin alderatuta. Literaturan aztertu den arrisku faktore bat emakumeen lotailuen laxotasuna izan da. Zenbait autorek laxotasun handipenak ALG-ko lesioa izateko aukerak handitzen dituela iradoki dute. Laxotasun aldaketa hori, hileko zikloan parte hartzen duten hormonen bidez baldintzatuta egon daitekeela ikusi da.
Helburua: Berrikuspen sistematiko honen helburua hilerokoan zehar emakumeetan ematen diren hormona aldaketek ALG-ko laxotasunean duten eragina ikustea izan da. __
Material eta metodoak: Bilaketa 2021eko urriaren 16 eta urriaren 19 bitartean PubMed eta Scopus datu baseetan egin zen. Barneratze eta kanporatze irizpideak kontuan izanda guztira 6 ikerketa aukeratu ziren.
Emaitzak: Emaitzei erreparatuz, sei artikulutatik soilik bik izan zituzten emaitza adierazgarriak. Ikerketa batean menstruaziotik fase folikularrera bitartean laxotasunaren areagotzea esanguratsua izan zen (p=0,048). Ikerketa horretan menstruaziotik fase luteora bitartean ere laxotasunaren handipena estatistikoki adierazgarria izan zen (p=0,06). Bestetik, beste artikulu batean, obulaziotik fase luteora bitartean laxotasunaren murrizpena estatistikoki adierazgarria izan zen ere (p=0,012). __Ondorioak: Hileko zikloko hormona fluktuazioek ALG-ko laxotasun aldaketetan eragina izan dezaketenaren ebidentzia kontraesankorra da. Emaitza esanguratsuak izan zituzten ikerketen artean konkordantzia aurkitu da eta obulazio aurretik obulazio ostera adierazgarria den laxotasun handipena ematen dela ikusi da.