Goi-errendimenduko erakundeak: Erakunde-kultura eraldatzeko eredu baten diseinua, inplementazioa eta baliozkotzea, operazio-bikaintasunaren bila.
View/ Open
Date
2023-05-03Author
Ipiñazar Epalza, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Globalizazio azkarrak, suspertzen ari diren merkatuen ¿Ekialdeko Europako herrialdeak, India edo Txina¿ eraginak eta, bereziki, 2008ko atzeraldi handiak, COVID-19aren pandemiaren osteko garaiarekin batera, gero eta ingurune lehiakorragoa, dinamikoagoa eta oldarkorragoa ekarri dute, zeinak ingurune horretan aritu nahi dutenen jarduteko eta erantzuteko gaitasuna probatzen baitu. Horren ondorioz, operazio-bikaintasuna ezinbesteko bihurtu da lehiarako abantaila gisa, eta, operazio-bikaintasuna lortzeko, funtsezkoa da berritzailea izatea, ikuspegi berrien bidez, hala nola erakunde-kulturaren kudeaketaren bidez.Testuinguru horretan, ikerketa-lan honen helburu nagusia da erakunde-kultura eraldatzeko eredu berritzaile bat diseinatu, ezarri eta balioztatzea, Bizkaian dagoen industria-enpresa baterako operazio-bikaintasuna lortzeko.Metodologia zorrotzean oinarritutako lan zehatza egiteko lau urteren ondoren, eraldaketa-eredu baten prototipo bat sortu da, zeina ekoizpen-instalazioan zabaldu baita eta zientifikoki, operatiboki eta funtzionalki balioztatu baita. Lortutako emaitzak ikusita, baieztatu ahal da helburua bete egin dela eta ekarpena egin diola erakunde-kulturaren oraingo teoriari, erakunde-kultura eraldatzeko eredu baten garapen enpirikoaren bidez. Erreferentzia eta eredu izan daiteke, goi-errendimenduko ingurune berri bat sortzeko, kultura-eraldaketa sakona egin nahi duten enpresentzat.