Show simple item record

dc.contributor.advisorBarandiaran Lasa, María Teresa ORCID
dc.contributor.authorAguirre Sánchez, Iris
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:07:22Z
dc.date.available2023-06-22T16:07:22Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61546
dc.description.abstractHemofilia nahasmendu hemorragiko hereditarioa da, non odolak ez du behar bezala koagulatzen. Odolak koagulazio-faktoreak deritzen proteinak ditu, odoljarioa geldiarazten laguntzen dutenak. Hemofilia duten pertsonek VIII faktorearen edo IX faktorearen maila baxuak dituzte. Eta ondorioz, odoljarioa eragozten duen koagulua motelago eratzen da eta lesioek edo zauriek gehiago odolusten dira. Hemofiliak egunerokotasunean duen garrantzia ikusita, eramaileak gaixotasun honetaz jabetzea ezinbestekoa da, batez ere, etorkizunean ama izan nahi badute, famili plangintza egoki bat gauzatzeko. Helburua: ASHEGUI elkartearekin elkarlanean, hemofiliaren eramaileengana zuzendutako ikus-entzunezko proiektu bat egitea hemofiliaren transmisioa prebenitzeko. Metodologia: Lanaren bilaketa egiteko nagusiki 2 informazio iturri erabili dira: web orriak eta datu-baseak. Bilaketen datei dagokienez, 2022ko azaroaren 12tik abenduaren 20ra egin da. Osasun-zientzietako (DeCS, MeSH, eta hitz gakoak) eta terminologia librearen bitartez proiektuaren bilaketa bibliografikoa burutu zen datu base ezberdinak erabiliz. Pubmed-, Dialnet-, BVS- eta Cuiden-en artikuluak bilatu dira. Gainera, web-orri ezberdinak erabili dira informazioa osatzeko. Proiektuaren garapena: Proiektua prestakuntza-aldi batean, aldi praktiko batean eta difusio aldi batean egin da. Prestakuntza-aldian, proiektuaren egilea ASHEGUI elkartearen jardueretan parte hartu zen eta hemofiliari buruz eta haren eramaileei buruz ikasi zen. Proiekturako beharrezkoa zen informazioa lortu eta prozesatu ondoren, aldi praktikoa hasi zen, eta, bertan, programa informatikoak erabili ziren bideoa sortzeko eta diseinatzeko. Azkenik, difusio aldian, ASHEGUI elkarteko kontua sare sozialetan sortu eta bideoak igo ziren. Ez hori bakarrik, ASHEGUI-ren web-orrian bideoak zintzilikatu ziren. Gogoetazko jarduna: ASHEGUI bezalako elkarte batekin lan egin izana oso esperientzia aberasgarria izan da, bai maila pertsonalean bai akademikoan. Egindako bideoak gizartearentzat ekarpenak dira. Baina, horrez gain, aberastasun handia ekarri didate, osasunerako hezkuntzaren rola bete baitut.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHemofiliaren eramaileakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:26:38Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129652-964426-08
dc.identifier.gaurassign146646-964426


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record