Zilbor-hesteko odolaren donazio prozesua
View/ Open
Date
2023-06-22Author
Garmendia Bengoechea, Laiene
Metadata
Show full item recordAbstract
Zilbor-hesteko odolaren (ZHO) lehen transplantea 1988an egin zen Parisen; hau
arrakastatsua izan zen eta geroztik, transplante ugari gauzatu dira. Gaur egun, mundu
osoko bankuetan 800.000 ZHO unitate baino gehiago daude eskuragarri. ZHO gaixotasun
ezberdinen tratamendurako erabiltzen da eta etorkizunean honen erabilera zabaltzea
aurreikusten da.
Helburuak. Lanaren helburu nagusia ZHOaren donazio prozesua ezagutzea da.
Metodologia. Pazientea/arazoa, interbentzioa eta emaitza (PIO) egitura jarraituz, gaiaren
inguruko literaturaren errebisio narratiboa burutu da. Horretarako, datu base
ezberdinetako bilaketa bibliografikoaz gain, web-orrialde, liburu eta protokolo batzuetara
jo da. Ondoren, Haynesen piramidearekin ebidentzia maila ziurtatu da.
Emaitzak. ZHO eman aurretik, pazientea ondo informatu behar da eta irizpide batzuk
bete behar dira. Gainera, baimen informatua eta estrakzio orria bete beharko dira. ZHO
ateratzeari dagokionez, teknika ezberdinak ikusi dira eta hori egiten duen profesionalak
gaitua egon beharko du. ZHOz gain, zilbor-heste zati bat eta amaren odol analitikak atera
eta ondo kodifikatuta bankura bidali behar dira. ZHOren donazio prozesu eraginkorrerako
ezinbestekoa izango da trazabilitatea eta kontserbazioa ondo gauzatzea. ZHO jasotzeko
banku pribatu, publiko zein mistoak daude, hauen arteko desberdintasun handienak
kostua eta ZHOren eskuragarritasuna direlarik.
Eztabaida. ZHO ematerakoan zilbor-hestearen klanpatze goiztiarrak zeresan ugari eman
du. Banku pribatu eta publikoen arteko iritzi ezberdintasuna ere eztabaidagai dira gaur
egun, banku pribatuek ZHOaren eta umearen % 100eko bateragarritasuna bultzatzen
baitute, Organización Nacional de Tranasplantesek (ONT), Elkarte Zientifiko ezberdinek
eta Europako Kontseiluak donazio publikoa defendatzen duten bitartean. ZHO ematearen
alderdi etikoak ere eztabaida iturri izan dira.
Ondorioak. Gizartearen desinformazioa sumatu da; guraso izango direnena zein osasun
profesionalena. Osasun profesionalak prozesuaren alor ezberdinetan konpetenteak izan
behar dira eta prozesuaren optimizaziorako, gizartea hezi eta ikertzen jarraitu behar da.
Hitz gakoak: Zilbor-hesteko odola, donazioa, prozesua.