Haur babesgabetasunaren belaunaldiarteko transmisioa prebenitzeko babes faktoreetan oinarritutako programa
View/ Open
Date
2023-07-04Author
Urra Unanua, Maialen
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua haur babesgabetasunaren aurkako prebentzio esku-hartze bat proposatzea da, tratu-txarren belaunaldiarteko transmisioaren arriskuaren aurrean dauden babes faktoreen promozioan oinarrituz. Honetarako, haur babesaren eta haur babesgabetasunaren inguruko esparru teorikoan sakonduko da, haurren kontrako tratu txarren agerpena determinatu dezaketen arrisku faktoreak definitu eta belaunaldiarteko transmisioa eten dezaketen babes faktoreetan murgilduz. Errebisio teorikoa abiapuntutzat izanik eta gaur egun arlo honetan gurasoekin aurrera eramaten diren programetan oinarrituz, lanaren bigarren atalean babesgabetasunaren transmisioa oztopa dezaketen babes faktoreak sustatzea helburu duen gurasoentzako esku-hartze bat proposatuko da, programaren ebaluaziorako proposamen bat ere luzatuko delarik.