Ariketa fisikoaren eraginkortasuna hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan
View/ Open
Date
2023-07-11Author
Salvador Trebol, Eunate
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dismenorrea hilekoan ematen den minaren izen
teknikoa da, zeina patologia batekin erlazionatuta egon daitekeen edo ez, hots bigarren
mailako dismenorrea edo lehen mailako dismenorrea, hurrenez urren. Bi mota hauetatik
prebalentzia altuena duena lehen mailako dismenorrea da, zeinak 17 eta 24 urte artean piko
gorena duen. Dismenorreak adin tarte honetako emakumeei egunerokotasunean eragin
diezaiekeen mugapena nabarmena dela ikusita, terapia alternatiboetara jo da mina murrizteko
helburuarekin.
Helburua: Ariketa fisikoaren eraginkortasuna zehaztu adin emankorrean dauden emakumeen
hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan.
Metodologia: Berrikuspen honetan lehen mailako dismenorrea diagnostikatuta duten
emakumeak kontuan izan dituzten ikerketak aztertu dira, zeinetan intentsitate gutxiko zein
handiko ariketa fisikoen eraginkortasuna zehaztu den hilekoarekin erlazionatutako
minarekiko. Bilaketak Medline OVID, Cochrane, Psycinfo, Cinahl eta Lilacs datu baseetan
eta RNAO eta NICE erakundeetan burutu dira. Guztira, hamabost artikulu erabili dira
emaitzak osatzeko. Artikuluak 2012. eta 2022.urteetan argitaratutakoak dira.
Emaitzak: Ikerketa hauetan ariketa fisikoak, hala nola, intentsitate gutxikoak (erlaxazioa,
yoga, ariketa isometrikoak, luzaketak, pilatesa eta Kegel ariketak) eta intentsitate handikoak
(dantza, korrika, spinning-a eta HIIT), dismenorrea murrizten dutela zehaztu da.
Ondorioak: Nahiz eta ariketa fisikoarekin dismenorrearen murrizketa eman, ebidentzia maila
esanguratsua duten azterketa gehiagoren beharra azpimarratzen da, lortutako emaitzen
baliagarritasuna zehazteko eta emaitza hauek emakumeen artean orokortuak izateko.