Eraginkorra da ariketa fisikoa, biriketako minbizia duten pertsonengan, fatiga murriztu eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko?
View/ Open
Date
2023-07-11Author
Castillejo Ugalde, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun Biriketako minbizia da hilkortasun tasa altuena duen minbizia. Diagnostikatzeko egiten diren frogek ematen duten informazioaren arabera, gaitzaren estadioa ezartzen da eta horren arabera, kirurgia, kimioterapia edota erradioterapia jasotzea erabakitzen da. Gaixotasunak berak, eta hori sendatzeko erabiltzen diren tratamenduek eragiten dituzten sintomen artean, fatiga eta loaren asaldurak aurkitzen dira, pazientearen bizi-kalitatea murrizten dutenak. Hori horrela izanda, ariketa fisikoak horren hobekuntzan lagundu dezakeela ikusi da.
Helburua: Biriketako minbizia duten pazienteengan fatiga murrizteko eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ariketa fisikoaren eraginkortasuna aztertzea.
Metodologia: Lan hau burutzeko azken 10 urteetan argitaratutako 15 entsegu kliniko erabili dira. Horiek aurkitzeko, hurrengo datu-base eta aldizkariak erabili dira: PubMed, Medline, Lilacs, Cinhal, Cochrane, Psycinfo eta Cancer Nursing.
Emaitzak eta eztabaida: Fatigari dagokionez, bost ikerketek hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortu zituzten eta hiruk ez zituzten diferentzia esanguratsurik lortu, nahiz eta horietatik bitan fatigaren hobekintza eman zen. Beste batean aldiz, fatigaren areagotzea eman bazen ere, ezin da jakin interbentzioaren ondorioa izan zen edo ez. Bestalde, loaren-kalitateari dagokionez, hiru ikerketek lortu zituzten estatistikoki hobekuntza esanguratsuak. Beste hiruk aldiz ez zituzten eraginkortasun esanguratsurik lortu, baina hala ere, hobekuntzak lortu ziren bitan. Beste bitan, fatigaren kasuan bezala, ezin izan da ariketa fisikoaren eraginkortasuna egiaztatu, p-aren faltaren ondorioz. Azkenik, bizi-kalitateari dagokionez, 8 ikerketek bizi-kalitatearen hobekuntza lortu zuten bitartean, beste bik kontrakoa lortu zuten, nahiz eta, esan bezala, ezin izan da eraginkortasuna egiaztatu.
Ondorioak: Ariketa fisikoak biriketako minbizia duten pertsonen fatigaren murriztean eta loaren- eta bizi-kalitatearen hobekuntzan duen eraginkortasuna kontuan izanda, osasun profesionalek, honen barnean erizainek, jarduera fisikoa biriketako minbizia duten pazienteen artatzearen barnean sartu beharko lukete, paziente bakoitzaren beharrak, ezaugarriak eta limitazioak kontuan izanda betiere.